Agenda 21

AGENDA 21

1992an Rio de Janeiron egindako Nazioarteko Konferentzian, 175 herrialdek sinatutako XXI. mendean aurrera eramateko ekintza plana da AGENDA 21. Plan honen helburu nagusiena, Lur planetan bizitzeko sistemak zaintzea eta etorkizuneko belaunaldiei bertan bizi ahal izateko eta erabiltzeko moduan uztea da.

Urtero, Tolosaldeako herrietan komuna izango den gai bat aukeratzen da. Helburua beti ere, Ikastetxeko eta inguruko gizartea eta ingurumena aztertu eta hobekuntzarako proposamenak martxan jartzea izango delarik.

Ikastolan, urteroko gaiaren lanketa fase ezberdinetan banatzen da:

1.- Antolamendua eta planifikazioa: ikasturteko GAIAREN aukeraketa eta koordinatzaileen prestakuntza saioak.

2.- Sentsibilizazio eta motibazioa: guraso, klaustro, ikasle eta batzorde desberdinei gaiaren aurkezpena.

3.- Diagnostikoa: gai konkretuari buruz, ikastolaren  benetako abiapuntua zein den zehazten da (galdetegiak, behaketak,...bidez).

4.- Ekintza plana: gaiari buruzko hobekuntza-helburuak lortzeko gauzatuko diren ekintzen multzoa (ikerketak, irteerak, neurketak, inkestak, erakusketak, eztabaidak,...)

5.- Komunikazioa eta ebaluazioa: udal foroak, klaustroa, gelaz-gelako komunikazioa, txoko-berdea,...

Lanketa oro har H.H. eta L.H. etapetan gauzatzen da. Ikastola osoak hartzen du parte.

Aurten Tolosaldeako Ikastola eta ikastetxeek landuko dugun gaia klima aldaketa da. Jarraian, gaiari buruzko bideo bat duzue ikusgai:            

                                                      

 

         2017-2018 IKASTURTEA - AGENDA 21, KLIMA ALDAKETA

 

Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8ºC inguru igo da, eta hazten jarraituko duela aurreikusten da. 2015. urtea orain arte erregistratu den urte beroena izan dela kontsideratzen da. Aldaketa hauen ondorioak nabariak dira eta hainbat sektoretan dute eragina, hala nola nekazaritza edo basogintza, energiaren ekoizpenean, turismoan edo orokorrean azpiegituretan.

Ondorioz, nazio mailako gobernu ezberdinek hainbat konpromiso hartu dituzte aldaketa honi aurre egiteko: berotegi efektuko gas (BEG) emisioak murriztu edo arintzea, eta haien efektuetara egokitzea. Biak daude estuki lotuta eta osagarriak dira.

Hau guztia dela eta, 2017-18 ikasturtean Irurako Ikastolan, Agenda 21 proiektuaren barnean, “Klima aldaketa” gaia landuko dugu.

http://youtu.be/CH_vixk5j3s