EL DROGAS RHYTHM & BLUES BAND 

NOIZ: Martxoaren 2an. 
NON: LEIDOR Antzokian. 

Sarrerak salgai daude kutxabanken. 
ANIMATU!

 

Martxoan emango zaio hasiera 2 eta 7 urte arteko haurren gurasoei zuzendutako Guraso Eskolaren bigarren faseari.

Saioek haurraren garapena izango dute gai nagusitzat eta Alvaro Beñaranek gidatuko ditu.

ZORIONAK DENOI!

Atzo ospatu genuen Ikastolako Inauteri jaialdia. "A ze parea, karakola eta barea!" izan zen gai nagusia, bertan, adin ezberdinetako ikasleak nahasturik, ikuskizun polita eskeini ziguten. 

Argazkiak "multimedia" atalean dituzue ikusgai. 

2018/2019 ikasturterako ohiko matrikula epea urtarrilaren 29an irekiko da, otsailaren 9ra arte. 
Ate irekien saioa antolatu dugu guraso berriek gure ikastola ezagutu dezaten, urtarrilaren 27an, larunbatean, goizeko 10:30etan izango da.  
Matrikula egiteko beharrezko informazio guztia hemen duzue eskuragarri. 

 

Urtero bezala, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu otsailaren 4an. Egun horretan, igandea izanik, goizez aterako gara kalera artzain / artzain- andrez jantzita koplak abestera.

Otsailaren 6an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan frontoian ospatuko dugun INAUTERI JAIALDIRA gonbidatzen zaituztegu.
Jaialdiaren inguruko oharrak jarrain dituzue irakurgai. 

Urteari hasiera emateko aurten ere hainbat materialen bilketa egingo dugu bizi baldintza gogorretan daudenei laguntzeko. Kanpainaren barruan, Saharako Tinduf kanpamendurako materiala bilduko dugu. 

Gaur, abenduaren 5etik aurrera GOAZENeko sarrerak salgai izango dituzue Kutxabanken. Emanaldiak urtarrilaren 20ean, 12:00 eta 16:00etan izango dira Tolosako Leidor Antzokian. 

Animatu!

Matematika manipulatiboa martxan jarri dugu ikastolako 3 eta 4.mailako ikasleekin. Emaitza ikusgarri eta oso aberatsak ematen ari da. Hemen argazkiak. 

Orriak