AURKEZPENA

Nahiz Irurako Ikastolak 1977ko irailean ateak zabaldu, atzean bazegoen kezka nagusi bat: herrian Euskara galtzen ari zela. Hori horrela izanik, Gazte Alaiak elkartearen inguruan herriko hainbat gurasok eta gaztek, gaiari heldu zioten. Aldez aurretik lokalak bilatu zituzten, finantziazio iturriak ere bai et erabat euskarazko heziketa eta, gainera, pedagogikoki berritzailea izatea zen helburua. Egoera ez zen samurra, urduritasunak lekua zuen, baina talde hartako kideei ilusiorik ez zitzaien falta, egungoei falta ez zaien bezalaxe, nahiz eta honek guztiak berekin lana eta lana dakarrela jakin, bai orduan eta bai gaur.

Apaizetxeko lokalean abiatu ziren. Handik urte gutxira, 1981ean, Hezkuntza Sailaren eskutik titulartasuna lortu eta ordura arte lortu gabeko diru laguntzak jasotzen hasi zen Ikastola. 1983an Ikastola izaten jarraitzeko erabakia hartu zen bailarako Ikastolekin batera. 1985ean, egungo Haur Hezkuntzako egoitzara pasatu ziren, ikastetxea eskola publikoarekin batera konpartitzen zutela.


1986an eskola publikoa desagertu egin zen eta HH osoa gela batean eskaintzen zuen Ikastola zen Irurakoa. Gerora, Irurako Ikastolako haurrek Anoetako Herri Ikastolan burutzen zituzten ikasketak eta Tolosan ondorengoak.

Begibistakoa da bi Ikastolen arteko harreman estua: administraria, proiektu pedagogiko berritzaile guztiak, ingeleseko klaseak, heziketa bereziko irakaslearen laguntza, jangela, eta abar.

Ezin ahaztu Irurako Ikastolak Anoetako Ikastolarengandik jaso izan duen babesa. Ildo horretatik, 1990-1995 urteetan Irurako eta Anoetako gurasoek kontseilu errektore bazela izatera iritsi ziren, bertako lehendakaria Irurakoa izan zelarik. 1994an bigarren gela zabaldu zen Ikastolan: 2-3 urtekoak gela batean eta 4-5 urtekoak bestean. Beraz, bi langile bertan zeuden.

1996-1997an hirugarren gela zabaldu zen, hirugarren langilea hasi zen, beraz.
Herri hazkundea begi-bistakoa zenez, bi Ikastolek, bi Udalek eta Partaidek (Irurakoak eta Anoetakoak) arazoari heldu zioten, herri bakoitzak bere identitatea mantentzea ezinbestekoa zela garbi zuten aipatutako lau taldek eta etapa berri bati ekin zitzaion.

2003-2004 ikasturtean LHko 1 eta 2 gelak zabaldu ziren, berriro ere apaizetxean, horrela urtez urte LH osoa osatu arte. Egun esan daiteke 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko hezkuntza eskaintzen duela Irurako Ikastolak.

Bitartean, forma juridiko berria eman zitzaion: kooperatiba integrala.
Lehen Hezkuntza osoa kokatzeko , administrazioak eraikin bat eskatu zigun eta beraz, 2007-08 ikasturtean egin genuen, 2008ko ikasturtean sartu ginelarik bertara.

Honek zekarkien arazo ekonomiko handi honi aurre egiteko 2008. urtean Kilometroak festa antolatu genuen horretarako, Irurako herritarren eta bailarako Ikastolen inplikazioa ezinbestekoa izan zen. Eta emaitza berriz, oso ona.

Aipatu kooperatiba gurasoek, irakasleek, Udalak, eta ez-ohiko bazkideek osatzen dute, portzentaia jakin batzuetan beti ere. Egun, 230 ikasle ditu, 147 familia eta 17 langile. Gainera, eskola orduz kanpo kirol osagarriak ere antolatzen ditu. Ikastolaren proiektu pedagogikoak elkarlanari eta elkarrekin bizitzeari garrantzia ematen die. Hori horrela izanik, guraso eskola, euskarazko klaseak, bizikidetza plana, agenda 21, IKT antolatze-lanetan parte hartzen du, besteak beste.

Udalarekin dugun harreman estu honetatik, HH eraikin berri bat egiteko proposamena egin zitzaigun eta 2015eko abenduan hastea aurreikusi eta 2016rako bukatutzat izango den eraikin berri baten proiektuarekin hasiak gara. Beheran klikatuz gero, aukera duzue proiektua ikusteko.