Bizikidetza

BIZIKIDETZA TALDEA 
 

   Bizkidetza taldea, Ikastola osatzen dugun bizikidetza hobetzeko lanean diharduen taldea da. 
Orain arte ikasleen arteko harremanak hobetzeko proiektua martxan jarri eta horren jarraipena egiten egon gara, gizarte trebeziak sistematikoki landuz (entzumen aktiboa, enpatia, ni mezuak, asertibitatea).
   Bestetik, gatazka gertatzen denean (ikasle batek klasea etetea, ikasleen arteko borroka, ikasle-irakasle arteko errespetu falta...) protokolo berriak aplikatu dira (hausnarketa-orria, kidetze agiria). Baita Adostokiak (LH1-LH4) martxan jarri ere. 
Ikasturte honetan, orain arteko proiektuekin jarraitzeaz gain, ondokoak ere landuko ditugu: 

       - Lasaitze txokoak jarriko ditugu martxan HH-n.
       - Adostokien jarraipena egingo dugu LH-n.
       - Bitartekaritza (LH5-LH6) lantzen hasiko gara. 
       - Diziplina-enpatia oreka proiektu berria diseinatzen hasiko gara. 
       - Ikasleen eskubide eta beteharren dekretua eta gure Barne Araudia uztartuko ditugu.