IRURAKO IKASTOLAKO HIZKUNTZ PROIEKTUA

Euskara eta euskalduntasuna ardatz harturik, ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen dokumentua da. Ikastolako eremu guztietan eragin nahi du eta komunitate osoaren ardura eta partehartzea eskatzen du.

Hauek dira helburu orokorrak:

  • Ikasleei formazio euskalduna ematea.
  • Pertsona euskaldun eleaniztunak heztea.
  • Euskaraz gauzatzea hezkuntza komunitatearen barne-bizitza.
  • Euskararen normalizazio-prozesuan eragile izatea.

EUSKARAZ BIZI

Euskararen normalizazioan eragile izanik, euskara eta euskal kulturaren transmisioa eta zabalkundea ziurtatu nahi ditu Euskaraz Bizi taldeak. Horretarako ikasturtean zehar, motibazio kanpainak antolatuko ditu.