Guraso eskola 2018-2019

Irailean emango zaio hasiera 2 eta 7 urte arteko haurren gurasoei zuzendutako 2018-2019 ikasturteko Guraso Eskolaren lehen faseari.

Saioek haurraren garapena izango dute gai nagusitzat eta Alvaro Beñaranek gidatuko ditu.

Pedagogia terapeutikoan eta psikomotrizitatean aditua ez ezik, aritua ere bada Alvaro Beñaran. Izan ere, urte luzetako esperientzia du haur txikiekin lanean, psikomotrizitatearen bidez arazoak dituzten umeei laguntzen, besteak beste. Eta, haurrekin ez ezik, hezitzaileekin ere egiten du lan: Europako Psikomotrizitate Praktiketako Eskolen Elkarteko formatzailea da, Bergarako Psikomotrizitate Eskolan aritzen da, eta Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren 0-3 urte arteko hezitzaileen formaziozikloko koordinatzaileetako bat da.

Anoeta eta Irurako familientzat izanik, saioak txandaka izango dira Iruran eta Anoetan. Hala ere, Anoetako Herri Ikastolan obrak direla eta, hasierako bi saioak Irurako Ikastolan izango dira. Hauek izango dira Guraso Eskolako saioen datak:

- Irailaren 25a, asteartea. Irurako Ikastolan.

- Urriaren 16a, asteartea. Irurako Ikastolan

- Azaroaren 6a, asteartea. Anoetako Ikastolan.

Guraso eskolan parte hartu nahi baduzue, komunikatu honi erantzunez izena ematea eskertuko dizuegu, gure antolaketa errazte aldera.

Animatu eta gertura zaitezte! Zalantzak partekatu eta denon artean argituko ditugu.