Agenda 21

AGENDA 21

1992an Rio de Janeiron egindako Nazioarteko Konferentzian, 175 herrialdek sinatutako XXI. mendean aurrera eramateko ekintza plana da AGENDA 21. Plan honen helburu nagusiena, Lur planetan bizitzeko sistemak zaintzea eta etorkizuneko belaunaldiei bertan bizi ahal izateko eta erabiltzeko moduan uztea da.

Urtero, Tolosaldeako herrietan komuna izango den gai bat aukeratzen da. Helburua beti ere, Ikastetxeko eta inguruko gizartea eta ingurumena aztertu eta hobekuntzarako proposamenak martxan jartzea izango delarik.

Ikastolan, urteroko gaiaren lanketa fase ezberdinetan banatzen da:

1.- Antolamendua eta planifikazioa: ikasturteko GAIAREN aukeraketa eta koordinatzaileen prestakuntza saioak.

2.- Sentsibilizazio eta motibazioa: guraso, klaustro, ikasle eta batzorde desberdinei gaiaren aurkezpena.

3.- Diagnostikoa: gai konkretuari buruz, ikastolaren  benetako abiapuntua zein den zehazten da (galdetegiak, behaketak,...bidez).

4.- Ekintza plana: gaiari buruzko hobekuntza-helburuak lortzeko gauzatuko diren ekintzen multzoa (ikerketak, irteerak, neurketak, inkestak, erakusketak, eztabaidak,...)

5.- Komunikazioa eta ebaluazioa: udal foroak, klaustroa, gelaz-gelako komunikazioa, txoko-berdea,...

Lanketa oro har H.H. eta L.H. etapetan gauzatzen da. Ikastola osoak hartzen du parte.

Aurten Tolosaldeako Ikastola eta ikastetxeek landuko dugun gaia “janHariaren atzetik” da.                                                          

 

JANHARIAREN ATZETIK!!!!

 Gaur egungo kontsumo ereduak sortzen dituen hondakinen kudeaketa gizartearen funtsezko kezkatako bat bilakatu da: horien artean, elikagaiak xahutzearena.

Jana bazterrean uztea eta botatzea elikagaien prozesuaren etapa guztietan gertatzen da: ekoizteko orduan, kontsumitzerakoan, banatzerakoan, saltzerakoan eta sukaldatzerakoan. Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) jotzen du gure kontsumorako ekoiztutako elikagaien heren bat ez dela inoiz kontsumitzen, galdu edo xahutu egiten da

 

8 AHOLKU ELIKAGAIAK ALFERRIK EZ GALTZEKO (bideoa)

ON EGIN ETA EGIN ON (bideoa)

 

 

 

 

                 

 

 

 

 

ON EGIN ETA EGIN ON