Korrikako ekintzen artean, ipuin kontaketa izan zen aurreko astean. LH6 eta LH5eko ikasleak izan ziren ipuina ikasleei zabaltzearen arduradun. Hemen hainbat argazki.

TXANELAKO PROIEKTUA GAUZATZEKO,  HAMAIKETAKO OSASUNTSUA EGIN GENUEN. BAKOITZAK ETXETIK ELIKAGAI OSASUNTSU BAT EKARRI ZUEN: FRUTA, FRUITU LEHORRAK, URDAIAZPIKOA, GAILETAK, GAZTA, OGIA, ZUMOA, EDATEKO YOGURRA...

HEMEN DITUZUE ARGAZKIAK!

LEHOIA ETA KILKERRAREN IPUINAREKIN ETA OIHANEKO ANIMALIEN GAIAREKIN BUKATZEKO, OIHANEKO ANIMALIEN BILDUMA EGIN DUGU. ETXETIK EKARRI ZITUZTEN ANIMALIAK ETA EUREN IZENEKIN TXARTELAK EGIN ETA TXOKO TXURIAN EDUKI OSTEAN,  EKARRITAKO ANIMALIEI ATERATAKO ARGAZKIEN BIDEZ OSATU DUGU  BILDUMA.

Atzo arratsaldean Irurako eta Anoetako Herri ikastolek elkarrekin KORRIKA TXIKIA egin genuen. 15:00etan Iruratik abiatu zen eta herria zeharkatu ostean, Anoetakoe ikasleekin lekukoaren trukaketa egin genuen zubian. Ondoren herriko plazan mezua irakurri eta saioari amaiera emateko dantzatu egin genuen.

Hemen hainbat bideo eta argazki.

4.txanela honek interes handia eta berezia  piztu digu barnean eta amaiera bikaina eman diogu prestatu dugun ikuskizunarekin. Atzo HH eta LHko ikasleei erakutsi genien ikasi genuen guztia eta a ze gozatua hartu genuen!!!
IKUSI IKUSI ARGAZKI ZORAGARRI HAUEK

Aurreko astean, LH3 eta 4ko ikasleak Anoetako lagunekin batera Arritxulora joan ziren gaua pasatzera. Eguraldiak zeruak estali bazituen ere, beraik animatuta parte hartu zuten bertan proposatutako ekintzetan.

LH3ko argazkiak

LH4ko argazkiak

Irura ezagutu nahi duzue? LH5eko ikasleek, 2. ebaluaketako diziplinarteko proeiktua bukatu dute eta hemen dituzue  talde txikietan sortu dituzten turismo-liburuxkak! 

Aurten, Aspanogi Elkarteari laguntzeko asmoz elkartasun azoka antolatu dute LH6ko ikasleek. Goizean, Aspanogi Elkarteko Gizarte Langilea den Nekane izan dugu gure artean. Elkarteari eta minbiziari buruz gehiago jakiteko balio izan digu. Ondoren LH6koek prestatutako hamaiketakoak dastatu ahal izan dugu. Azokarekin emango diogu arratsaldean amaiera elkartasun egun honi. Hemen argakiak

Urtero bezala, LH6ko ikasleak, Anoetako LH6 eta DBHko lagunekin batera Pantikosara joan ziren. Elurra izango ote zuten beldur izan baziren ere, azkenean asteburu bikaina pasa zuten.

Hurrengo urtean berriz!!

Orriak