Asteazken arratsaldean Anoetako DBH4ko ikasleak Saharako Tinduf kanpamenturako, janari eta produktuen bilketaren aurkezpena egin zieten LH5 eta 6koei. Urtarrilaren 10tik urtarrilaren 25era bitarteko egunak izango ditugu bilketa hau burutzeko. Ikastolako sarreran bilduko da guztia.

Bizi baldintza gogorretan daudenei laguntzeko, lagundu ezazu kaxa betetzen!!

Gaur arratsaldean, berriro ere, LH1ekoek prestatu duten maketa ikusgai izango duzue gelan bertan. 3.txanela honetan asko ikasi dute dinosaurioei buruz eta gauza asko ikasi dituzte.

Iada, gaia bukatzen ari dira eta harro daude noski, egin duten lan guztiarekin!!

Gabonetako oporrak amaitu zaizkigu, eta lanean hasi aurretik taldea sendotzeko zenbait jolas egin ditugu gaurko egunean. Batzuk gelan bertan egin ditugu, besteak Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak nahastuta ikastola guztian zehar. Arratsaldeko saioan, HHko ikasleak izan dira elkartu direnak jolasak egiteko.

Hemen dituzue zenbait argazki

Urtero bezala, abenduaren 24ean herriko kaleak alaituz kantuan ibili ginen Irurako Ikastolako kideok.

Hemen dituzu egun hartako zenbait argazki

Urtero, Anoetako eta Irurako ikastoletako ikasleek gabon postalak prestatzen dituzte, ondoren elkarrekin trukatzeko. Aurten, Irurako LH6ko ikasleak ikastolan gelaz-gela banatzen aritu ziren. 
Goiz polita pasa zuten postari lanak eginez!
Hemen argazki gehiago. 

Ostiralean, San Tomas egunean, Olentzeroren bixita izango dugu HHko eraikinean. Txistorra ogitartekoa jan ondoren, ikasleek prestatu dituzten eskutitzak emateko aukera izango dute. HHko ikasleak, baserritarrez jantzita etorri beharko dute egun honetan.

Gaur eguerdian, Julen Altzelai izan da ikastolan EKINFOOD jangelako ekintzaren eskutik. Bertan zeuden ikasleek, berarekin egon eta ikasteko aukera izan dute. Gainera talo ekologikoak dastatzeko aukera ere izan dute. Goxoak zeuden benetan! 

Lehen Hezkuntzako irakasle ordezkapena

Curriculumak webgunean jasoko dira adenduaren 21a arte

 

Benito Lertxundik abesten zuen bezala.....Udazken koloreak.....

Udazkeneko zenbait argazki ikusgai

 

Orriak