ESKAINTZA AKADEMIKOA

 IKASLEAREN IRTEERA PROFILA

 

HAUR HEZKUNTZA ( 2-6 URTE)                                                                                                                                                                                 

 

sHaretzen, Haur Hezkuntzako marko pedagogikoa

sHaretzen Haur Hezkuntzako marko pedagogikoak, haurra jartzen du erdigunean eta heldua berriz, bidelagun.

Haurra gaitasunez beteriko pertsona dela kontutan izanda, testuinguru egokiak eskainiko dizkiogu, bere gogo, plazer, interes eta beharrizanetatik abiatuta dauden jarduera eta ekintza autonomoen bidez ikaskuntza eta garapen psikomotor, afektibo, sozial zein kognitiboa izan dezan.

Metodologiaren ezaugarriak:

  • Haurra protagonista
  • Erritmo desberdinak errespetatzea
  • Heldua bidelagun: konfiantza eta segurtasuna emango dio haurrari
  • Ekintzan oinarritutako ikaskuntza: manipulazioa eta esperimentazioa
  • Talde erreferenteak eta adin nahasteak
  • Ikaskuntza kooperatiboa
  • Material eta espazio anitzak
  • Ebaluazio hezigarria

                                                                                                                                                                        

 

LEHEN HEZKUNTZA ( 6-12 URTE)

LEHEN HEZKUNTZA 1-2-3 
Ordutegia: 9:00-12:30 eta 14:30-16:30 

Etapa aldaketetan, haurrak egokitzapen ugari egin behar izaten ditu. Zubi edo transizio hori ahalik eta errezena izateko ahalegina egiten da haurrak 1.mailara iristean. Familiarizazio jarduerak  gauzatzen dira ikasturte bukaeran tutore berriarekin, inguruko helduekin eta espazioarekin atxikimendu ziurra eraikitzeko.

Irakaskuntza-ikaskuntza:

Ikaskuntza aktiboa da gure Pedagogiaren beste ardatzetako bat. 

-TXANELA PROEIKTUA Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua

  • Gaitasunen garapenean oinarritua
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena
  • Aniztasuna errespetatzen duena
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua

Proiektuen bidez lan egitea, ikasleen motibazioa lehenetsiz (horretarako Txanela Proiektua egokitzen dugu).

-Familiei gelan lekua egitea.
-Matematika, material manipulatiboetatik abiatuta lantzea.
-Norbere interes eta gaitasunei lekua egiteko txokoak
-Taldekatze malguak
-Espazio interkomunikatuak eta mikroespazioak erronken bidez ikasteko.

 

LH4-5-6: EKI PROIEKTUA    

Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 4.,5. eta 6. mailetan eramaten da aurrera. EKI proiektuaren gauzaketa prozesua euskal curriculumaren garapenaren baitan ulertzen dugun prozesua da. Ohikoa den modura, hiru zehaztapen-maila bereizten dira, baina maila horiek zehazteko eran berrikuntza nabariak daude. Berrikuntza horien artean aipa daiteke oinarrizko konpetentziak (metadiziplinarrak eta diziplinarrak) ardatz dituen ikaslearen irteera-profilean eta integrazioaren pedagogian oinarritutako curriculuma dela.

Zehaztapen mailara etorrita, lehenengoan Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da; bigarrenean arloari lotutako ikaslearen irteera-profil espezifikoa definitzen da; amaitzeko, hirugarrenean, ikasturte bakoitzerako gelan aplikatzeko unitate didaktikoak proposatzen dira.

Gehiago jakin nahi izanez gero: www.ikaselkar.com/eki / www.ekigunea.com