Haur Hezkuntzan ZER??

Zertan dabiltza gure HH-ko irakasle eta ikasleak? Oporretara joan al dira?? Aspaldian bixitatu al dituzue beraien blogak??

Ba, ikusi ikusi!!!

Lan eta lan ari dira irakasleak, material ezberdina bilatu, prestatu eta elkar banatzen. Astero dituzte lan proposamenak blogean ikasleentzat prest. 

Eta ikasleak... ba irakasleak bezala, lan eta lan. Jolasteko, ipuinak entzuteko, bideoak ikusteko,... tartea ere izaten dute baina gustora bidaltzen dizkigute egindako lanen argazkiak lagunek ikus ditzaten.

TUTU, TTANTTO, TXIRRITX eta XANGO Blogetan ikusi ditzakezue ikasleen lanak eta baita irakasleen proposamenak ere.