Komunikazio Ez Bortitzaren formazioa gurasoentzat

Badira bi urte Anoetako eta Irurako ikastoletako irakasleok KOMUNIKAZIO EZ BORTITZAn formazioa jasotzen hasi ginela, Nerea Mendizabalen eskutik. Orain, formazio eskaintza hori gurasoei zabaldu nahi dizuegu.

Psikopedagogoa, Gizarte Hezitzailea eta haur masaje hezitzailea ez ezik, Nerea Mendizabal Komunikazio ez bortitzeko hezitzailea ere bada,  "Center for NonViolent Communication"-ak ziurtatua. Azken 10 urteetan harremanen arteko komunikazioa lantzen dihardu, haur, guraso eta hezitzaileekin. Edozein erlazio motan asetzen gaituen komunikazioaren erabilera bultzatzen du.

Hasiera batean bi saio eskainiko ditugu, Anoeta eta Irurako familientzat. Saio hauetan Komunikazio Ez Bortitzaren hastapenak lantzeko aukera izango duzue: zer den, zein elementu dituen, nola erabili, …

Saioak Irurako Ikastolan izango dira, arratsaldeko 15:00-16:30 ordutegian:

- Urtarrilaren 23an, asteazkenean.

- Martxoaren 28an, ostegunean.

Saio hauetan parte hartu nahi baduzue, komunikatu honi erantzunez izena ematea eskertuko dizuegu, gure antolaketa errazte aldera.

Animatu eta gertura zaitezte!