Saharako janari bilketaren aurkezpena

Asteazken arratsaldean Anoetako DBH4ko ikasleak Saharako Tinduf kanpamenturako, janari eta produktuen bilketaren aurkezpena egin zieten LH5 eta 6koei. Urtarrilaren 10tik urtarrilaren 25era bitarteko egunak izango ditugu bilketa hau burutzeko. Ikastolako sarreran bilduko da guztia.

Bizi baldintza gogorretan daudenei laguntzeko, lagundu ezazu kaxa betetzen!!