Atzo eta gaur, herri kirolak saio bereziak izan dira ikastolan. Aldundiko arduradunaren eskutik LH3tik LH6 bitarteko ikasleek parte hartu dute ekintza hauetan. Material eta kirol ezberdinetan aritzeko aukera paregabea izan dute.
Albisteak
Gaurkoan LH1, LH2 eta LH3koak irteera izan dute Anoetako Ikastolako lagunekin batera. Egun polita suertatu zaie eta oso ondo pasa dute gainera.
Atzo arratsaldean ospatu genuen KORRIKA TXIKIA 2026. Irura eta Anoetako ikastoletako ikasleek eskuz-esku eraman zuten lekukoa bi herrietako kaleetan zehar. Ederki entzun zen EUSKARA GARA leloa iskin guztietan.
Korrika ofiziala martxoaren 23an gauez pasatzen denez, martxoaren 23an bertan, KORRIKA TXIKIA antolatu dugu Irura eta Anoetako Ikastolen artean. Arratsaldeko 15:15 inguruan aterako gara Irurako Ikastolatik, bi herrien artean dagoen zubiraino.
Gaur, LH6ko ikasleak Anoetako Herri Ikastolako lagunekin Donostiako Eureka zientzia museoa bisitatu dute.
Astelehenean, LH5eko ikasleak Anoetako Herri Ikastolako lagunekin batera, Donostiako arrantzaleen kofradia bisitatu zuten. Arrantzaren tradizioa gehiago ezagutzeko aukera izan zuten eta gainera praktikan jarri zuten lanbidea.
LH6koak azoka solidarioa anolatu dute martxoaren 24, 25 eta 26rako. Ikasturte honetan Adahigi elkartearentzat izango da lortzen den diru guztia.
Martxoaren 8a ospatzeko, ekintza ezberdinak burutu dira aurreko egunetan. Ostiralean izan zen ospakizun eguna ikastolan.
Ikastolen mugimenduak, FAMILIA ELEANIZTASUNEAN proiektua jarri du martxan. Proiektu hau, ikastolako familiei zuzendurik dago bereziki.
SOZIOLINGUISTIKA ETA ATXIKIMENDUAREN inguruko bi saio eskainiko dira. Irurako Ikastolako familiak ere parte hartzea nahi dugu.
ERRIGORAren udaberriko kanpaina martxan da dagoeneko. Otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte izango da aukera Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuratuz, bertako euskalgintza ere laguntzeko.
Inauteri aurreko asteartean, ikastolak jaialdia prestatu zuen urtero bezala. Herriko frontoian ospatu zen eta jende asko etorri zen "munduko hizkuntza gutxituen" ikuskizuna ikustera.
Abenduan, Potx eta Lotx pailazoak, Irurako Ikastolan izan genituen LH3 eta LH4ko haurrekin zenbait abesti grabatzen. Dagoeneko ikusgai duzue saioa, EITBko MAKUSI plataforman.
Pagination
- 1 orria
- Next page