Skip to main content

KMK kontzertua. URMUGA

Submitted by lalonso on Ar, 06/27/2023 - 19:11

Kilometroak 23ko urteko ekimenen artea, Orereta Ikastolak, urriaren 1eko jai handiaren aurretik eta Añabitarte baserriaren erosketaren 50. urteurrena ospatzeko, “Gure Añabitarte” kontzertua eta gaubela antolatu dituzte.
 

 

Euskal Herria mendebaldetik ekialdera josiz musika, herria eta mendia uztartzen dituen Urmuga Festibalarekin elkarlanean, ongi merezitako omenaldia egingo diote.

Bertan izango dira Alaitz eta Maider, Alex Sardui, Janus Lester, Olaia Inziarte, Xutik, Aire Ahizpak, Arkaitz Miner eta Et Incarnatus orkestra. Iratzar erromeria arduratuko da gaubelaz, euskal produktuen txosna ere ez da faltako. Sarrerak salgai daude urmuga.eus webgunean (20€, 16 urtetik gora | 5€, 16-5 urte artean | doan, 5 urtetik behera). Hemen
topatuko dituzue xehetasun guztiak.

 

kmk