Aibakeko sukaldaria ikastolan

Atzo bisita berezia izan genuen ikastolan. Ibon, Aibakeko sukaldaria, gure ikastolara etorri zen eta bertan sukaldatu zigun. Ikusgarria izateaz gain, ikasleak oso gustora jan zuten plantxan momentuan eginiko haragia.

Hilabetean behin etorriko da, in-situ jana egitera. Aibakek aurtenerako dituen berrikuntzetako bat da hau.

Irrikitan gaude berriro Ibon gure artean izateko.