Ikastolen Elkarteko aldizkaria

IKASTOLA aldizkariaren 238. zenbakia igortzen dizugu. Ohi ez bezala jaso duzu, paperean beharrean, digitalki egitea erabaki dutelako, bizi dugun ezohiko egoera honek behartuta. Ohi ez bezalako zenbakia ere bada, monografikoa baita; gai bakarra hautatu dute gure bizitzak zeharo aldatu dituen pandemia honek ikastolen komunitatean nola eragin duen, beroni aurre egiteko zer bide egin den eta aurrera begira zer egingo den jorratzeko. IKASTOLA aldizkariaren zenbaki honetarako Aritz Trueba ilustratzaile eskatu zaizkion marrazkiak erabili dira azala eta barneko orrialde zenbait irudiz hornitzeko.

Covid 19 koronabirusaren pandemiak gure bizitzak astindu ditu, baina, era berean, bizitzari buruz gogoeta egiteko ere balio izan digu; gure balioak, gure lehentasunak, orain artekoa eta hemendik aurrerakoa aztertzeko eta haiei buruz hausnartzeko balio izan digu. Hezkuntzari dagokionez ere gogoeta sakona egiteko balio izan du: hartutako neurriez, haien eraginkortasunaz, aurrera begirakoaz… Garrantzitsuena dena elkarrekin eta elkarlanean egin delako, elkartasunaren eta auzolanaren bitartez.

Hemen aldizkaria